JOSEBA AZKARRAGA

 (Abadiño, 1972). Soziologian doktorea da. Egungo gizarte aldaketei buruzko eskolak ematen ditu Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Zientzien fakultatean (HUHEZI). Giza Zientzien departamentuko arduraduna da bertan. UEUko kidea ere bada. Ikerkuntzan dihardu M.U.ren baitan kokatzen den LANKI Ikertegian (www.lanki.coop). Bertan, gizarte autoeratuagoa dute oinarrizko intuizio, motibazio eta ipar. Juan Zelaia saiakera saria irabazi zuen, 2004an: Diruak behar luke bihotzik (2005). 2005ean, Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen: Mendebaldearen mintzo mindua. Begiratu kritikoa gizarte eta kultura modernoari (2006). 2006an, Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskal Gizartearen Egoera’ ikerketa saria irabazi zuen: Nor bere patroi. Arrasateko kooperatibistak aro globalaren aurrean (2007). Pentsamendu soziologikoaz ere idatzi du: Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas (UEU, 2006). Hainbat herri mugimendutan ibilitakoa da. Euskaldunon Egunkarian hasi zen iritzi artikuluak idazten, eta egun Berrian eta Argian idazten du lantzean behin.  


Libros del autor

Ordenar y filtrar

Opciones

Ordenar por:

Filtros Quitar

Disponibilidad:

Sección:

Editorial / Marca: